XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazkaltzen ari zelarik, ardoaren gustamenak lilluratuta, eten gabe ekiten zion zurrutari antziñako lagunarte atsegingarriak gogoratuz.

Sobera Gehiegi edanak, ordea, onik ez, guziz ere gorputza hortara jarri gabe dagoenean eta, ez bat eta ez bi, ardoaren gehiegiak burura jo zion Pette'ri.

Mihiak Mingaiñak, berriz, nekez gordetzen dizu ixilpekorik, zentzuak norbere jabetasuna galdu duenean eta Etxahunia'ko koplariari hitzak burrustan Upelka, uhaldeka zihoazkion, jan-edanaren zaporeari berebiziko atsegiña hartzen zion artean.

Era hontan egin zituen Larrandabûriarrak, bera batere konturatu gabe, bihotzean gordeta zeramazkien asmo zital guzien jakille.

Ardoak saldukeria beltza egin zion Pette'ri, bere asmoak iñori ez jakin-arazteko ideian baitzegoen, baiñan bazkaria amaitu baiño lehenago mihian egiñik zeraman korapilloa askatu zitzaion eta bihotz barnean gordeta zeramazkien lerak Pasiones, hego-aize zakarraren antzo, hanpatuta atera zitzaizkion ahotik, etsaiak erre ta kixkali nahi zituen sutea bailitzan.

Horra nola, ardoa neurriz hartuta adiskide on eta atsegingarri delarik, neurriz gaiñera kaltegarri eta faltsu bihurtu ohi den.

Larrandabûriarrak izutu ziren Petiri'k zerabilzkien odol-jariozko asmoez eta buru eri baten antzo egiten zituen kiñu eta mugida mehatxukorrez.

Ardoaren berotasunez, honelatsu zerion hitza Etxahunia'ko primu malurusari: (...).